martes, 18 de marzo de 2014

Saskibaloiaren analisia egingo dugu. Gure kasuan ACB ligan edo Endesa ligan zentratuko gara eta bertan dauden talde guztien artean Baskonia/Laboral Kutxaren analisia egingo dugu.

6 comentarios:

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Unknown dijo...

2. Balorazio kualitatiboa:
• Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
o Bai, guztiz. Adierazleak aukeratzeko artikulu zientifikoak erabili dituzte eta, horri esker, informazio sakona eta baliogarria eskuratu dute. Izan ere, erregistroen analisi egoki bat ere egin dute eta emaitzen aplikagarritasun baliogarria proposatu dute.
• Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?
o Internetetik eskuratutako artikuluak eta bideoak erabili dituzte. Agian informazio-iturriak ez dira oso zabalak, baina kontuan hartu behar da ACB-ko talde baten errendimenduaren analisia egin dutela eta oso zaila dela kluba bisitatzeko edota elkarrizketak lortzeko baimena lortzea.
• Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa..
o Informazio gehiena ACB-ko web orrialde ofizialetik hartu dutenez, kalitatezkoa dela suposatu dezakegu eta, horrez gain, Dartfish-Easytag softwarea erabili egin dute bi partiduen bideoetatik erregistroak lortzeko. Hala ere, aipatu beharra dago Excel eta PDF artxiboen link-ak ezin direla zabaldu.
• Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
o Nabaritu egin da taldean eginiko lana izan dela, biek menperatzen baitzituzten lanaren atal guztiak.
• Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
o Blog-aren egitura erakargarria iruditu zait baina, esan beharra dago, letra tamaina txikiegia iruditu zaidala. Horrez gain, lerro artean espazio gehiegi dago batzuetan eta, gainera, link-etan kolore gorria erabii dute, oso argi ikusten ez direlarik. Hala ere, informazioaren kalitatea azpimarratu beharra dago.
3. Balorazio kuantitatiboa: 8.5
4. Izena eta abizenak: Asier Santiago Bonilla.

Anónimo dijo...

2. - Blog-ean egindakoa proposatutakoarekin bat dator. Kirol eta talde bat aukeratu dute, eta haien ustez errendimendurako garrantzitsuak ziren aldagaiak analizatu dituzte.
- Iturri desberdinak erabiltzen dira, betiere kontutan hartuz jokalari profesionalak direla eta telebistan agertzen denaz gain nahiko mugatuak gaudela, eta, adibidez, ezinezkoa da haiei entrenamenduetan edo bestelakoetan grabatzea. Artikuluak erabiltzen dira, web orrialdeak, bai talde berarena eta ligakoarena eta easy tag programa ere datuak biltzeko. Link batzuk ez dute helbide zuzenera eramaten baina suposatzen dut errore batengatik izango zela eta ondo egongo balira informazioa oso baliagarria izango litzatekela.
- Informazioa kalitatezkoa dela uste dut bai haiek easytag programaren bitartez batu dituztelako eta horrez gain acb weborri ofizialean datorrelako. Gainera hainbat adierazle analizatu dituzte bai defentsan eta bai erasoan.
- Zaila egiten zait talde lana izan den edo ez esatea. Hala ere, binaka egin dutenez halabeharrez talde lana egin dutela usted ut, eta gainera blog-ean ez ditut aurkitu kohesio faltarik ezta kontradikziorik. Gainera arlo bakoitza bere lekuan dagoela eta oso ordenatua dagoela uste dut.
- Blog-ari dagokionez, zerbait esan izango banu koloreak erakargarriak ez direla eta pixkat bat karganteak direla esango nuke. Horrez gain, gainerakoa oso ordenaturik dagoela, argi azalduta eta parrafoak ere argi separatuta daudela uste dut.

3. 8/10
4. Esteban Nuñez

Unknown dijo...

2-Balorazio kualitatiboa:

2.1- Bai,erantzuten dio. Beraien ustez esanguratsuak diren errendimendu analisiak kontuan hartuz, errendimenduan ari den talde baten inguruko analisia egin dute.

2.2- Bai, web orri artikulu eta bideoak erabiltzen dituzte. Ezin izan dute gertuko informaziorik lortu, baino talde profesional batera asko gerturatzea oso zaila da. Beraz, eskura eta posible izan duten informazio iturri desberdinak erabili dituzte.

2.3- Bai, informazioa, acb-ren web orritik hartutako da batez ere eta hortaz gain, easytag erabili dute grabatutako partiduetako datuak hartzeko.
2.4- Bai, talde lana izan denaren sentsazioa eman dute. Aurkezpena bien artean egin dute. Gainera, binaka egitean seguru aski, batek lan askoz gehiago egin izan balu asko nabarituko litzateke.
2.5- Blog-a berez, lehengo begiratuan ez zait oso erakargarria iruditu, seguru aski aukeratutako kolore eta letren ondorioz. Baina behin blog-a irakurtzen zoazenean, ikusten da, egitura argi eta sinplea dela eta era ordenatuan dagoela. Gainera, ez dago testu gehiegirik eta irudien bitartez erakargarriagoa egiten dute.
3- Balorazio kuantitatiboa: 8
4- Ander Garate Uriarte

Iñaki Goikotxea dijo...

1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
Bai, haiek ikertutako bibliografía kontuan hartuta saskibaloiaren errendimendu adierazle ezberdinak zehaztu dituzte. Horrez gain, datu horiek erabilita ondoren haien ondorioak atera dituzte, beste datu batzuk azaleratuz.
2. Informazio iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...).
Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
Datuen gehiengoa artikuluetatik atera dute, edo hori da erreferentziatu dutena. Hala ere, elkarrizketak deo klubetara visita egiteko aukerarik ez daukateal esango nuke, beraz, informazio iturriak ez dira hain urriak nire ustez.
2. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...
Taldearen datu gehienak ACBko web orritik atera dituzte, eta horrez gain, esan duten bezala, haiek ikusitako bideoetan ateratako datuekin kontrastatu egin dute. Hortaz, suposa dezakegu nahiko datu fidagarraiak direla. Horrez gain, artikuluetatik ere atera dituzte. Esan beharra dago, datuetarako erreztu dituzten linkak errorea ematen dutela.
3. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
Aurkezpenean zehar ikusi da biek egindako lana zela, ematen zuen biek menperatzen zituztela lanaren atal desberdinak.
4. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
Nire ustez nahiko erakargarrai da, testua eta argazki eta bideoak oso ondo partekatuta daude, eta erreza egiten da jarraitzea bloga, honen egitura guztiatik.

Balorazioa: 8,5/10

Iñaki Goikoetxea Galarza

Unknown dijo...

2. Ebaluazio kualitatiboa:
» Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
Errendimendu analisiari erantzuten dio, errendimendu adierazle egokiak zehaztuz. Gainera, emaitzen analisi sakona egiten dute datuen analisia egin eta gero. Hala ere, datuak lortzeko zailtasunagatik (ACBaren informeak soilik eskuratu ditzakete) bakarrik ikuspuntu taktikotik aztertzen dituzte partidua.
Egokia izango litzateke ikuspuntu fisikotik aztertzea ere, nahiz eta informazio hori lortzeko zailtasun handiak izan ditzaketen. Baina proposamen ideia bezala, adierazle taktikoen bidez ikuspuntu fisikorako informazioa lor zezaketen, adibidez, egindako eraso kopuruak, partiduaren joko jarraiaren iraupena, etab aztertuz. Horrela, feedback zabalagoa lortuko lukete.
» Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
Informazio iturri desberdinetatik eskuratzen dute informazioa: artikuluak eta interneteko web-guneak. Gainera, erabilitako web-guneak, saskibaloiarekin erlazionaturiko web-gune garrantzitsu eta fidagarriak dira. Hala ere, beste zenbait artikulu erabiltzea komenigarria izan zitekeen, artikulu gutxi erabiltzen baitituzte. Hobetzeko puntu bezala, irudi eta taula batzuen erreferentzia falta aipatu beharra dago, ez dutelako irudiak nondik eskuratu dituzten aipatzen.
» Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...
IKTen erabilpen egokia ikusten da, irudi, esteka, grafiko eta bideo ezberdinak testuan zehar txertatuz. Gainera, Easytag, Dartfish eta excelaren erabilpena menperatzen dutela ikusten da, hainbat grafiko eta taula sortu dituztelako datuak analizatu ostean. Hala ere, aipatu beharra dago jarritako zenbait esteka ez dutela funtzionatzen eta ezin direla zabaldu.
» Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
Argi dago bi partaideek lan asko egin dutela, blogaren diseinu eta egituraketa egokiagatik eta agertzen den informazio zabalagatik. Gainera, aurkezpenean emandako azalpen sakonen atzean lan orduak daude. Beraz, argi dago blog honen atzean lana dagoela.
» Formatua, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
Blogaren diseinu orokorra egokia da, begi bista batez aztertzean erakargarria delarik. Gainera, argazki eta bideoek erakargarritasun hori handitzen dute. Hala ere, iradokizun bezala, egokia izan zitekeen letra tamaina handitzea hobeto irakurtzeko eta irudiak pixkat handiagoak txertatzea, blogaren tamaina hobeto betetzeko.
3. Ebaluazio kuantitatiboa: 8.5/10
4. Kerman Quintela Eguiluz.