Feedback

Blogaren atal honetan, Baskoniaren inguruan egindako ikerketetatik (bai ACB- k eskainitako estadistikak aztertuz, zein partiden analisia eginez eta aurreko denboraldiarekin  emaitzak konparatuz) ateratako konklusioetan eta hauen aplikagarritasunean etorkizunari begira zentratuko gara, Baskonia taldearentzat baliagarria izango delakoan.

Denboraldiaren gaur egungo egoera alderatzen badugu (29. jardunaldian) pasaden denboraldian Baskonia taldea zegoen egoerarekin, ikusiko dugu nola galdu – irabazien balantzea txarrera jo duen azken denboraldian, pasaden urteko 22-7ko balantzea 16-13 batean bihurtuz; hala ere, datu hauek nahiko orokorrak dira eta horrexegaitik datu espezifikoagoetan zentratuko gara hemendik aurrera.

Orokorrean, estadistika osatzen duten errendimendu adierazleen portzentaiak jaitsi egin dira erasoan zein defentsan. Guztiak komentatzea astuna izan daitekeenez gu zentratu egin gara gehien jaitsi egin diren portzentaietan, aldi berean irabazi edo galtzerako orduan zeresan handia dutenak: jaurtiketa libreak eta erasoko erreboteak. Jaurtiketa libreen kasuan % 3 batean jaitsi egin dira aurreko denboraldiarekin konparatuz datu esanguratsua dena. 




Erasoko erreboteen kasuan, aurreko denboraldian partida bakoitzeko hartzen zituzten 10 erasoko erreboteetatik pasatu egin dira 8ra ez iristen 7,83 batekin. Gainera, datu hau nahiko kezkagarria da kontutan izanda Baskonia ligako talderik txarrenen artean dagoela arlo honetan. Bi aldagaia hauen analisiarekin bukatzeko, ez dugu ahaztu behar partiden amaieran duten transzendentzia, batez ere azkenengo 5 minutuetan, hau irabazteari dagokionean.





Partidak galdu eta irabazterako orduan, konklusio interesgarri batetara iritsi gara jardunaldi ezberdinetako emaitzak analizatu eta gero. Ondorioztatu dugu, ez dela hain garrantzitsua Baskoniarentzat puntu gutxi sartzea ( 81,72 tik behera sartzea), nahiz eta datu txarra izan partiden %33 baino ez dutelako irabazten, jasotako puntuak duten transzendentziarekin alderatzen badugu.  Baskoniak 79,83 puntutik gora jasotzen duenean, partiden %29 a irabazten dituelako soilik.





Hala ere, azken denboraldi honetan esan daiteke erasoak garrantzi gehiago hartu duela aurrekoarekin konparatuz gero. Iaz, nahiz eta 81,54 puntutik behera sartu, partiden %62 irabazi egiten zituzten. Aurten, 81,72 puntutik behera sartzen dutenean, %33 soilik irabazi egiten dute. Hortaz, ondoriozta daiteke nahiz eta aurreko urtean saskira begira egun paregabea ez izan, defentsan irabazi zenezaken partida; aurten, berriz, erasoaren menpeko bihurtu egin da Baskonia defentsan egoera txarrera igaro duenaren seinale argia dena.





Datu guztiak eta grafikoak ondorengo link-an klikatu ikusteko: Excel datuak



     “ El ataque gana partidos, la defensa, campeonatos” – Chuck Daly


No hay comentarios: