Errendimenduaren adierazleak

Saskibaloian errendimendu adierazle garrantzitsuenak edo egokien islatzen duten adierazleak ondorengoak dira:

·         Defentsan: defentsako erreboteak eta egindako faltak.

·         Erasoan: asistentzia kopurua, galdutako baloiak, erasoko erreboteak eta 1, 2 eta 3 puntuko saskiraketen portzentaia.

Adierazle hauek banan bana aztertuz taldearen errendimendua adierazten digute bai erasoan zein defentsan. Defentsako erreboteak kontutan hartuta honek gauza asko adierazten dizkigu taldearen errendimenduan. Lehenik eta behin defentsan errebotea hartzeak beste taldeari bigarren aukera bat izatea eragozten dio eta beraz hau saskiratze posible bat gutxiago da. Bestalde errebotea hartzeak adierazten du beste taldeak erasoan huts egin duela eta defentsa on bat egin dela, besteei jaurtiketa egiteko egoera txarrago batera bultzatuz. Honez gain defentsan erreboteak hartzeak saskia egoki itxi edo blokeatzen dutela erakusten du. Aipatutako hauez gain, adierazi behar da defentsan errebotea hartzeak gure taldeari erasora joaten laguntzen dio eta hauen bidez jokoaren erritmoa aldatu daiteke. Baita ere esperientzia gehien duten jokalariek egokiago ixten eta laguntzen dute erasoko errebotean eta altuerak ere zerikusia duela erreboteak hartzeko unean. 

Defentsako adierazleekin bukatzeko, frogatuta dago falta pertsonalak oso datu esanguratsua direla partida bat irabazterako orduan. Badago datu bat esaten duena irabaztea lortzen duten taldeek, erasoen %52 edo gehiagotan lortzen dutela beste taldeek puntuak ez sartzea edo falta pertsonalik ez egitea bigarren jokaldiak alde batera utziz edo jaurtiketa libreak botatzea saihestuz.  


Defentsako errendimendu adierazlea ikusi ondoren erasoko errendimendu adierazle bezala asistentzia kopurua dugu alde batetik. Asistentzia saskiratzea lortu aurretik emandako zuzeneko pasea dugu eta beraz hau saskiratzearen baliokide bat izango litzateke. Honela asistentzia talde lanaren isla bat izango litzateke. Honez gain asistentzia teknika adierazteaz gain taldearen heldutasuna edo erabakia hartzeko gaitasuna adierazten du. Aipatutako azken honekin timing-a ere garrantzitsua da eta hau erabakigarria da asistentziak emateko orduan, beste taldearen defentsa irakurri eta erabaki hoberena zein den eta noiz eman behar den pasatzeko jakin beharra dago, hau azken finean saskiratzean islatzen da.


Asistentziekin batera,  galdutako baloiak ez daude bakarrik erlazionatuta jokalarien ahalmen teknkoarekin, erabakiak hartzerako ahalmenarekin eta jokua pertzibitzeko ahalmenarekin ere erlazionatuta daude. Jokua irakurtzeko ahalmena oso inportantea da timinga bezala, horrexegaitik, ahalmen hau garatuta duten jokalariek asistentziak egiteko eta errekuperazioak burutzeko erraztasun gehiago izango dute pauso bat aurretik joango direlako. Hori bai, frogatuta dago zenbat eta fisikoki sasoi hobean egon, azkenengo tarte horretara freskoago iritsiko dela jokalaria guztiz ulergarria dena.

Erasoko intentsitatearen adierazle gisa, Sampaio eta Janeira (2003) ikusi egin zuten erasoko erreboteak irabazi edo galtzearen artean hirugarren faktorea zirela. Hala ere, erasoko erreboteak markagailuan eta partidaren irabazi edo galtzean duten garrantzia igotzen da batez ere partidaren amaierara hurbiltzean. Hori dela eta, entrenatzaileek eta jokalariek beraien joku taktikoa bideratu egiten dute errebote hauek azkenengo laurdenean hartzeko probabilitatea igotzera, azken batean honekin lortzen duzulako saskiratzea lortzeko beste aukera bat eta aurkariaren kontraerasoa ekiditea. 

Azkenik 2 eta 3 puntuko saskiratze portzentaia taldeak sartutako puntuak islatzen ditu eta hemen portzentai onak izatea eta saskiratzeak lortzeak puntuak gehitzean laguntzen du. Jaurtiketa asko egoteak erritmoaren adierazgarri izan daiteke. Bestalde 3ko jaurtiketetan saskiratzeak lortzeak puntuak gehitzeaz gain azkenaldian garrantzi gehiago hartu dute, 3koetan espezialistak diren jokalariak gehitzen ari dira eta hauek jokoan eragina dute. 3koak jaurtitzean joko espazioa zabaltzen dute eta arrisku hori azaltzeak erasoko jokoan espazioak edukitzeko aukerak gehitzen ditu. Jaurtiketa libre portzentaia kontsideratu egiten da faktore kritikoa bezala partida irabazi edo galtzerako orduan. Beste aldagaietan bezala, partidaren azkenengo 5 minutuak erabakigarriak izaten dira eta hor izandako arrakastak partidaren emaitzan zeresan handia izango du. Hala ere, azkenengo 5 minutu horietan gorputza nahiko nekatuta egoten da eta horrexegaitik normalean portzentaiak azken tarte honetan txarrera egiten dute. Hori dela eta, entrenatzaie askok erreproduzitu egiten dute beraien entrenamenduetan egoera hau partidan gertatzen denean arrakastarekin aurre egin ahal izateko.

No hay comentarios: