Datuen erregistroa eta konparaketa

Datuen erregistroa:


Datuak erregistratzeko orduan aurtengo eta aurreko urteko denboraldiko datuak hartu ditugu eta baita ere aurreko urtean aurten arte egindako ihardunaldi beran zituzten datuak. Datuak hartzerako orduan azaldutako errendimendu adierazleak izan ditugu kontutan eta baita ere sartzen eta jasotzen dituzten datuak. Datuak hartzerako orduan bi denboraldiko konparaketak egin nahi izan ditugu eta zein den ezberdintasuna aurtengo emaitzak aurreko urtekoekin alderatuz, zein errendimendu adierazletan egon den aldaketa handiena.

Datuak hartzerako orduan bi modu desberdinetan egin dugu. Lehenik eta behin ACBk ematen dituen datuak izan ditugu kontutan, bai web-orrian ematen dituztenak eta baita ere pdf artxibo batean ematen dituztenak ihardunaldi bakoitzaren ondoren. Azkenik bi partida grabatu ondoren bertatik errendimendu adierazleak hartu ditugu EasyTAG-DARTFISH erabiliz. Lortutako datu guztiak Excel programaren bidez bildu ditugu eta hemen grafikoen bidez aztertu.

Ondorengo linketan ikusten dira datuak nundik atera ditugun eta nun bildu ditugun:

Datu guzti hauek izanik aipatu bezala bi denboraldien arteko alderaketa egin dugu eta bi partidetatik ateratako datuak denboraldian zehar izandakoekin alderatu ditugu, ia bi lortutako bi garaipen hauetan denboraldian zehar lortutako datuekin alderatuz ezberdintasunik dagoen.

Konparaketa:


Bi partidak alderatuz denboraldiko estatistikekin orokorrean aipatu ditzakegu pare bat adierazle bi partidetan denboraldiko estatistikak gainditu edo ez direla iritsi eta distantzia eder bategatik. Aztertutakoa azlatzen hasi aurretik aipatu nahi dugu datuak eta grafikoak ikusteko egokiena bukaeran azaltzen diren link-ak ikustea dela.

Lehenik eta behin, aipa dezakegu falta kopuru gutxiago egin zituztela bi partidetan eta honek beste taldearentzat bigarren aukera bat ez izatea edo jaurtiketa libre gutxiago egiteko aukerak murriztea ekar dezake, baina defentsaren gogortasun txikiago bat ere egon daitekeela azal dezake. Baita ere esan beharra dago asistentzia gutxiago eman zituztela bi partidetan, baina saskiraketa izan ziren azken pase kopurua txikiagoa izan arren, partida irabazteko gai izan ziren bi kasuetan. Azkenik aipatzen dugu bi partidetan jaurtiketa libreen portzentai onagoa izan zutela, orokorrean %10 gehiago lortu zuten.

Beste datuak aztertzean ez dugu  ezberdintasun adierazkorrik ikusten, aipatu dezagun bakarra da Bilbao Basketen aurkako partidan defentsako errebotean sendo egon zirela, denboraldian hartu oi duten kopurua baino 5 errebote gehiago hartu baitzuten. Bestalde Iberostar Teneriferen aurkako partidan aipatzeko ikusi dugu 2ko jaurtiketetan portzentai onagoa izan zutela denboraldian zehar dutena baino.

Bukatzeko, beste datuen artean ez dago ezberdintasun handiagorik, bi partidetan izandako estatistikak denboraldian zehar izandakoen antzekoak dira.

Bi partiden datuen link-ak:


No hay comentarios: