Txapelketaren ezaugarriak

Saskibaloi denboraldi batean fase edo txapelketa une ezberdinak bereizten ditugu eta ondorengo puntuetan azalduko ditugu txapelketa ezberdinak:
  •      Denboraldi hasieran Superkopa jokatzen da, iraileko azken asteburuan edo urriko lehen asteburuan hain zuzen ere. Txapelketa hau leku finko batean jokatzen da aurretik erabakia dagoena eta bertan lau taldek hartzen dute parte. Kanporaketa bidezko txapelketa da, hau da, final erdi eta finala soilik. Parte hartzaileak ondorengo irizpideen arabera erabakitzen dira:
    •       Jokatzen den lekuko taldea
    •       Ligako txapelduna
  1.         Libre egonezkero txapeldunordea
    •       Errege kopako txapelduna
      1.          Libre egonezkero txapeldunordea
      2.          Libre jarraitzen badu ligan ongien sailkatua dagoena
    •       Europako ligaren araberako plaza: Euroligan ACB talde txapelduna
      1.           Libre egonezkero, ACB talde txapelduna Eurocupen
      2.                  Libre jarraitzen badu, ACB talde txapeldunordea euroligan
      3.         Bete gabe jarraitzen badu, ACB talde txapeldunordea Eurocupen
      4.                   Libre jarraituz gero Liga Endesan ongien sailkatutakoa.



  •      ACBn guztira 34 partida jokatzen dira buelta bikoitzeko liga batean. Liga urria eta maiatza bukaera bitartean jokatzen da asteburuetan.



  •       Otsailean 4 egunetan Errege kopa jokatzen da ligak aukeratuko egoitzan. Bertan ligan ordurarte lehen 8 postuetan sailkatuta dauden taldeek hartzen dute parte, kanporaketa sistema duen txapelketa izango da.


  •        Playoffak maiatzetik ekaina bitartean jokatuko dira eta bertan liga amaieran lehen 8 sailkatuak hartuko dute parte. Hemen kanporaketa bidezko sistema erabiliko da eta final laurdenetan 3 partidetan hoberenera jokatuko da, final erdi eta finalean berriz 5etara. Hemen irabazle irteten dena ACBko txapelduna izango da.





  •            Aipatu behar da ACB liga jokatzen den bitartean astean zehar europako txapelketa (Euroleague edo Eurocup) jokatuko dutela sailkapena lortu zutenek aurreko urtean, hau urria eta maiatza bitartean jokatzen da.


             

No hay comentarios: